Arbasok antolatuta, aurtengoa Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko sailaren, Bilboko Udalaren eta Bilboko Alde Zaharreko dendarien elkartearen laguntza izan du azokak. Gainera Basque Fest, BBK eta DEIAren barruan sartu da.
Pasa den eguerdian, zenbait politikarik parte hartu dute hasiera emateko ekitaldian. Han ikusi dugu Oihane Agirregoitia. Protagonismo handia izan du, zinta moztu baitu, Bilboko berdintasun arloko zinegotziak.
Berarekin batera eta Udaletik etorrita Sabin Anuzita hurbildu da. Eskara arloko zinegotzia poz-pozik egon da eta etorkizunari begira baikor agertu da.
Nola ez, Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak, eta Xabier Olmok, Bilboko Alde Zaharreko dendarien elkarteko presidenteak, harrera eman diete bisitari guztiei.
Guztira 26 erakustoki atondu dituzte. Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak ditu. Bizkaia da ordezkari gehien dituena, 12; Gipuzkoak 4; Nafarroak 1, Arabatik 2 etorri zaizkigu eta Iparraldetik hiru.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, beirakoak, bitxikeriakoak eta zeramikakoak, egurra lantzen dutenak, larrugintzakoak. Hauez gain, artea eta kosmetika lantzen dutenak ere bertan izango dira.
Udaberriko Artisautza Azoka egingo den egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatuko dira azoka barruan; horrela, bisitariek aukera izango dute jolas eta parte hartzeko, baita gazteenentzat ere beren-beregi antolatuko diren tailerretan.
Ikusleek erakustaldi desberdinak bisitatzeko aukera izango dute. Horrela ikusi ahal izango dute nola egiten diren bitxikeriak, zapiak edo pelotak, besteak beste. Gaur adibidez Paula Monica Betanzos beirazko erakustaldia egiten egon da.
Bisitarien ordutegia 11.00etatik 14.30etara goizez eta 17.00etatik 21.00etara arratsaldez izango da. Horretaz gain, eguneroko albisteak Eskutartie eta Eskutartieren bloga atarian ikusgai izango dira.
Ez galdu aukera, datorren Aste Santuan zatoz Bilbora, bisitatu eta gozatu gurekin
No hay comentarios:
Publicar un comentario